Udaletxeko aretoa txiki gelditu zen, hainbertze jende etorri bait zen, gure aurrikuspen onenak gaindituz.
Batzarraren helburua martxoak
14-an antzemandako egoeraz informatzea zen, orduan Nafarroako Aldizkari
Ofizialaren bidez, eta kasualidadez, harrobiaren proiektua ezagutu genuen.
Aldizkari honen 51garren zenbaki hontan Anueko udal mugapean, Aritzun, C
ataleko baliabideen (ofitak) “Labaki” ikerketa proiekturako ingurumen
ukipenetarako baimena ematen zela iragartzen zen. Orduaz geroztik martxan jarri
ginen proiektua eta ahalik eta informazio gehiena lortzeko.
Batzarrean proiektuaren nondik
norakoak eta hau geldiarazteko plataformak ematen ari den hurratsak azaldu
ziren.
Hona hemen puntu
garrantzitsuenak:
- Lantz
eta Anueko herritar zein udal ordezkari guztien harrobiaren kontrako
jarrera irmoa, ez dugu harrobirik nahi, ez Labakin, ez bertze inon ere.
- Lantz
eta Anueko herritar zein udal ordezkari guztien Labaki Bizirik! plataformari
adierazitako babesa, baita honek martxan jarritako ekimenei ere.
- Ematen
ari diren hurratsen berri. Labaki Bizirik!plataformak, Sustrai erakuntzaren bidez, ingurumen
gaietan espezialista den abokatuaren kontratatzea erabaki du.
- Administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa jartzeko epea maiatzak 14-an amaitzen da.
- Labaki
Bizirik!plataformak zabalik ditu ateak. Harrobiaren kontra gurekin batera
lan egiteko prest zaudeten guzieri dei egiten dizuegu. Denon hartean basakeri hau geldiaraziko
dugu!
Aurki antolatuko ditugun ekimenen
berri emanen dizuegu. Zuen laguntza ezinbertzekoa da gure lurraldean inolako
harrobirik ezarri ez dezaten.
LABAKI BIZIRIK!
No hay comentarios:
Publicar un comentario